XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Laster gerra handi bat sortuko da gorrien eta juduen erasoen aurka, egiazko Europaren balioak gorde eta defendatzeko.
Gurutzada antzeko hori Alemania-k gidatuko du Hitleren eskutik eta zuek, frantses zintzoek ere, parte hartu dezakezue zuen Aberria hainbeste zikinkerietatik garbitu eta libratzeko.
Zer erantzuten
Nahi duzu gurekin, Alemania-ko naziekin lan egin Frantzia-ren eta Europa osoaren alde?.
Berak baietz erantzun zion, aspalditik miresten zituela Hitler, Mussolini eta Franco, eta Frantzia-k horien antzeko gidari bat behar zuela, gaztediari bereziki ilusio goitiar bat emateko abertzaletasun erradikalaren bidetik.
Ezkertiarren bandera gorri amorfo eta artifizial horren aurrean nazio bakoitzaren bandera sakratu eta historikoa altxatu behar zen apoteosis betean, gazteak eta herria sutsu, haien gerizpean Aberriaren alde hil arteraino burrukatu zitezen.
- Miresten ditut
Ihaz, Madrilen egon nintzen Oriente-ko Plazan horrelako kontzentrazio batean eta biziki emozionatu nintzen.
Bizi izan ez duenak ezin dezake hori ulertu, Oriente-ko Plazan, Madrilen, Franco-ren aurrean banderazko oihanaren erdian milioi bat eztarrik
Eta berdin gertatzen da jende multzo izugarri handiak Alemania guztian biltzen direnean, bandera kontaezinak aidean, (...).